Alibi

Alibia[1], zuzenbide penalean, krimen bat egin den lekutik justifikatutako absentzia da.[2] Beraz, inputatuak ezin du parte-hartze aktiborik izan erruduntasuna zehazteko ezinbesteko elementua den krimenetan. Horregatik, defentsa-modu bat ere bada ordena kriminaleko epaiketetan.

Hitzak latinezko jatorria du: alibī hitzak «beste lekuetan» esan nahi du.[3]

  1. Euskalterm: [Kriminologia Hiztegia] [2018] eta [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. (Gaztelaniaz) Escriche, Joaquín. (1851). Diccionario Razonado de legislación y jurisprudencia. Paris.
  3. (Italieraz) Coartare. in: Dizionario etimológico online..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search